
betidanik PUNTA BEGOÑA desde siempre
«Estatuko kapsula historikorik interesgarrienetako bat»
Xurxo Ayán, arkeologo eta komunikatzailea.
Punta Begoña Getxoko historia eta, bide batez, Euskadikoa ere ezagutzeko espacio paregabea da. Mugarri geologikoa, historiaurreko giza kokagunea, bateria militarra, XX. mende-hasierako loraldi kultural zein sozialaren erdigunea… eraikin honen hormetan duela ehun urte Bizkaian bizi izandako eraldaketaren aztarnak daude ikusgai.
Gaur egun, monumentua berreskuratzeko lanak egiten ari dira, gizartearen zerbitzura dagoen sormenerako, erakusketarako, prestakuntzarako, nahiz gozamenerako espacio bihurtu nahi dute. Ez ezazu bertan sartzeko aukera galdu eta bere historia, zure historia, ezagutu ezazu.
Bisita gidatua
BISITA GIDATUA | PUNTA BEGOÑA. Ezagutu | Elkarbanatu | Egin
Punta Begoña Galerien eraikuntzaren mendeurrenaren urtean zehar, aprobetxatu milioika urteko historia ezagutzeko aukera: pasealeku-galeriak, itxasertzerako begiratokiak, labar baten gaineko terrazak eta “denbora bakarreko kapsula” bihurtutako aretoa bere dekorazio aberatsagatik eta pintura txundigarriengatik.
Plaza mugatuak.
- Elkargunea: Punta Begoña Galeriak. Ereaga pasealekua z.g., Getxo.
- Datak: 2022ko ekainetik abendura.
Ostiral, larunbat, igande eta jaiegunetan, egutegiaren arabera. - Ordutegia: 12:00 edo 17:00/17:30, egutegiaren eta denboraldiaren arabera.
- Iraupena: 60 minutu. Bisita hasi baino 15 minutu lehenago etorri behar da. Bisita hasi ondoren, ezin izango da taldean sartu.
- Hizkuntzak: euskara eta gaztelania, egutegiaren arabera.
FAMILIA-BISITA
Punta Begoña. Abentura familian
Erabili bost zentzumenak monumentu bat inoiz bizi izan ez duzun bezala esploratzeko. Ezagutu bere formak, koloreak, ehundurak eta milioika urtetan bere harrien artean ezkutatuta egon diren sekretuak, familian jolasten ari zaren bitartean.
Plaza mugatuak.
- Elkargunea: Punta Begoña Galeriak. Ereaga pasealekua z.g., Getxo.
- Datak: 2022ko utzailetik abendura.
Ostiral, larunbat, igande eta jaiegunetan, egutegiaren arabera. - Ordutegia: 11:00 edo 17:00, egutegiaren arabera.
- Iraupena: 60 minutu. Bisita hasi baino 15 minutu lehenago etorri behar da. Bisita hasi ondoren, ezin izango da taldean sartu.
- Hizkuntzak: euskara eta gaztelania, egutegiaren arabera.
- Adina: 4 urtetik aurrera eta beti heldu batekin (gehienez 2 adingabe/heldu bakoitzeko).