
Informazio Praktikoa zure bisitarako
Nola heldu
Punta Begoña Galeriak Getxoko kostaldean kokatuta daude, Ereaga pasealekuan.
Metroz:
Galerietatik hurbilen dauden metro-geltokiak GOBELA eta NEGURI dira.
Biak monumentutik 10 minutura daude oinez.
Bizikletaz:
Bizikletaz ere etor zaitezke bisitan. Erabilera publikorako aparkalekua duzu monumentuaren aurrean, baita Bizkaibizi-geltokia ere.
Autoz:
Autoz irits daiteke monumetura, eta inguruan aparkaleku publikoak daude.
Aparkatzea doakoa da, udako hilabeteetan izan ezik, ekainaren 1etik irailaren 30era, 10:00etatik 20:00etara, etenik gabe, astelehenetik igandera, baita jaiegunetan ere, TAOk araututa dagoelarik.
Udan, joan-etorri handiko eremua da; horregatik, garraio publikoa erabiltzea gomendatzen dugu eguraldi ona egiten duen egunetan edo inguruan kirol- edo kultura-jarduerak programatzen diren egunetan, aparkalekuak beteta egoten direlako.
Punta Begoña Galeriak
- Ereaga pasealekua, z.g., 48992 Getxo, Bizkaia
Irisgarritasuna Punta Begoñan
Berreskuratze-prozesuan dagoen espazioa denez, oraingoz, ibilbide osoa ez dago egokituta mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat edo haurrentzako aulkiak dituztenentzat.
Hala ere, antzezpen-aretoa irisgarria da. Bertan antolatzen dira Punta Begoñako kultur jarduera nagusiak (erakusketak, ekitaldiak, hitzaldiak...).
Irisgarritasuna bisita gidatuetan
- Bisita gidatuak eta antzeztutako bisitak: bisita hauen ibilbidea ez dago egokituta mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat edo haurrentzako aulkiak dituztenentzat.
- Ibilbide paisajistikoak: bisita hau diseinatu dugu ibilbide osoa irisgarria izan dadin.
Lanean jarraitzen dugu zure esperientzia Punta Begoñan ahalik eta irisgarriena izan dadin. Bitartean, monumentuaren ibilbide birtual bat jartzen dugu zure eskura, bertan bere sekretu guztiak ezagutu ahal izango dituzu.
Bisita birtuala 360 gradutan - Punta Begoña Getxo
Irisgarritasuna hiri-ingurunean
Punta Begoña zerbitzu irisgarri ugari dituen hiri-ingurunean dago. Getxoko Turismo webgunean udalerriari buruzko informazio gehiago aurkitu dezakezu.

