
Aholkuak eta arauak bisitarientzat
Punta Begoña Galeriak bisitatzeak paisaia-esperientzia paregabea bizitzea dakar eraldaketa-prozesuan dagoen begiratoki batean. Obretan dagoen monumentu batera sartuko zara, bisita bakoitza bizipen errepikaezina izango da, korridoreak, terrazak eta aretoak zeharkatuko dituzu, horietako asko aire zabalean. Horregatik guztiagatik, honako segurtasun-, portaera- eta errespetu-arau hauek irakurri, bete eta onartu behar dira:
Zure bisitaren aurretik
- Aurreikusitako ordua baino gutxienez 15 minutu lehenago iristea gomendatzen dizugu.
- Sarrerek eskubidea ematen dute Punta Begoña Galerietara zehazten den egunean eta orduan sartzeko. Behin txartelak erosita, ezin izango da aldatu bisitaren eguna edo ordua.
- Prezioaren murrizketaz baliatu bazara, gogoratu gure kontrol-langileek dagokion dokumentazioa eskatu ahal dizutela.
- Ibilbidea obretan eta aire zabalean dagoen espazio batetik igarotzen da; horregatik, beharrezkoa da oinetako eta arropa egokiak jantzita etortzea (saihestu takoiak, txankletak, arropa zabala...), bisita-eremua eta eguraldia aurreikusita. Zure bisita udan bada, ura ekartzea gomendatzen dizugu.
- Segurtasun-arrazoiak direla eta, ezin da sartu bisita-guneetan behar bezala ibiltzea eragozten duen bolumen handiko objekturik.
- Gogoratu informazio praktikoaren atala irakurtzea monumentuaren irisgarritasun-maila ezagutzeko.
Punta Begoña Galerien segurtasun-arauak
Betebeharrak:
- Segurtasun-arau hauek irakurtzea.
- Adierazitako segurtasun-arauak edo prebentzio-neurriak betetzea. Edozein zalantza kontsultatu ahal eta behar duzu.
- Bisitan portaera egokia eta formala izatea.
- Obrara modu ordenatuan eta lasaian sartzea. Bai sarrera bai irteera batera egingo dira, eta taldeko inor ezin izango da aldendu.
- Bisitari guztiak behartuta egongo dira emango zaizkien babes-ekipamenduak (segurtasun-kaskoa...) erabiltzera. Segurtasun-kaskoa nahitaezkoa da esparru osoan.
- Esparruan dauden seinaleak errespetatzea.
- Pasabideetarako egokitutako bideak, eskailerak eta arrapalak erabiltzea.
- Une oro jarraitzea gure gida-taldearen jarraibideei.
Debekuak:
- Bisitariak ez dira bakarrik ibiliko obran; beti egongo da obra-taldearen arduradun bat bisita gidatzeko.
- Erabat debekatuta dago taldetik aldentzea edo adostutako bisitaz bestelako ibilbide bat egitea.
- Guztiz debekatuta dago obrara sartzea aurrez ezarritakoa ez den beste edozein atetatik, interferentziak saihesteko langileekiko, makineriarekiko eta obrako ibilgailuekiko.
- Debekatuta dago ibilbidean sartzen ez diren eremuetara sartzea, bisitaren arduradunak obrara sartu aurretik adieraziko duen moduan.
- Bisitariek ez dute inola ere baimenik izango bertan dauden makinak eta/edo tresnak erabiltzeko edo manipulatzeko.
- Ezin izango da sartu ez alkoholdun edaririk, ez janaririk, ez bisita behar bezala egitea eragozten duen objekturik.
- Bisitan ezin da erre. Ezta sua piztu ere esparru osoan.
- Aldamio-barrak ez dira inola ere eskalatuko.
- Debekatuta dago edozein motatako materiala botatzea.
- Debekatuta dago segurtasun-gailuak erabiltzea.
- Debekatuta dago babesteko edo seinaleztatzeko edozein elementu kentzea.
- Galerien edozein elementu kentzea ere debekatuta dago.
- Azkenik, galeriak osatzen dituzten horma eta elementuetako edozeinetan debekatuta dago pinturak, markak edo idatziak egitea. Ondarea kaltetzea delitua da.
Eskerrik asko eta gozatu bisita.