Punta Begoña Galerien segurtasun-arauak

Betebeharrak:

  • Segurtasun-arau hauek irakurtzea.
  • Adierazitako segurtasun-arauak edo prebentzio-neurriak betetzea. Edozein zalantza kontsultatu ahal eta behar duzu.
  • Bisitan portaera egokia eta formala izatea.
  • Obrara modu ordenatuan eta lasaian sartzea. Bai sarrera bai irteera batera egingo dira, eta taldeko inor ezin izango da aldendu.
  • Bisitari guztiak behartuta egongo dira emango zaizkien babes-ekipamenduak (segurtasun-kaskoa...) erabiltzera. Segurtasun-kaskoa nahitaezkoa da esparru osoan.
  • Esparruan dauden seinaleak errespetatzea.
  • Pasabideetarako egokitutako bideak, eskailerak eta arrapalak erabiltzea.
  • Une oro jarraitzea gure gida-taldearen jarraibideei.

 

Debekuak:

  • Bisitariak ez dira bakarrik ibiliko obran; beti egongo da obra-taldearen arduradun bat bisita gidatzeko.
  • Erabat debekatuta dago taldetik aldentzea edo adostutako bisitaz bestelako ibilbide bat egitea.
  • Guztiz debekatuta dago obrara sartzea aurrez ezarritakoa ez den beste edozein atetatik, interferentziak saihesteko langileekiko, makineriarekiko eta obrako ibilgailuekiko.
  • Debekatuta dago ibilbidean sartzen ez diren eremuetara sartzea, bisitaren arduradunak obrara sartu aurretik adieraziko duen moduan.
  • Bisitariek ez dute inola ere baimenik izango bertan dauden makinak eta/edo tresnak erabiltzeko edo manipulatzeko.
  • Ezin izango da sartu ez alkoholdun edaririk, ez janaririk, ez bisita behar bezala egitea eragozten duen objekturik.
  • Bisitan ezin da erre. Ezta sua piztu ere esparru osoan.
  • Aldamio-barrak ez dira inola ere eskalatuko.
  • Debekatuta dago edozein motatako materiala botatzea.
  • Debekatuta dago segurtasun-gailuak erabiltzea.
  • Debekatuta dago babesteko edo seinaleztatzeko edozein elementu kentzea.
  • Galerien edozein elementu kentzea ere debekatuta dago.
  • Azkenik, galeriak osatzen dituzten horma eta elementuetako edozeinetan debekatuta dago pinturak, markak edo idatziak egitea. Ondarea kaltetzea delitua da.

 

Eskerrik asko eta gozatu bisita

We use cookies
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).