Informazio interesgarria

  • Bisitaldian zehar sarrera gorde behar da.
  • Aurreikusitako ordua baino gutxienez 15 minutu lehenago iristea gomendatzen dizugu.
  • Sarrerek zehazten den egunean eta orduan Punta Begoña Galerietara sartzeko eskubidea ematen dute. Behin txartelak erosita, bisitaren eguna edo ordua ezin izango da aldatu.
  • Ezarritako deskontuen onuradun izateko, dagokion egiaztagiriak aurkeztu behar dira, eta agiri horiek kontroleko langileek balioztatu beharko dituzte.
  • Berreskuratze-prozesuan dagoen espazioa denez, ibilbidea ez zaie egokitzen mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonei.
  • Ibilbidea obretan eta aire zabalean dagoen espazio batetik igarotzen da; horregatik, beharrezkoa da oinetako eta arropa egokiekin joatea (takoiak, txankletak, arropa zabala eta abar saihestea), bisita-eremua eta eguraldia aurreikusita.
  • Segurtasun-arrazoiak direla eta, ezin da sartu bisita-guneetan behar bezala ibiltzea eragozten duen bolumen handiko objekturik.
We use cookies
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).