Galerías Punta Begoña
  • Bisita
  • Informazio praktikoa
  • Bizitarientzako aholkuak era arauak
  • Txartelak

Select your language

  • ES
Aholkuak eta arauak bisitarientzat

Aholkuak eta arauak bisitarientzat

Punta Begoña Galeriak bisitatzeak paisaia-esperientzia paregabea bizitzea dakar eraldaketa-prozesuan dagoen begiratoki batean. Obretan dagoen monumentu batera sartuko zara, bisita bakoitza bizipen errepikaezina izango da, korridoreak, terrazak eta aretoak zeharkatuko dituzu, horietako asko aire zabalean. Horregatik guztiagatik, honako segurtasun-, portaera- eta errespetu-arau hauek irakurri, bete eta onartu behar dira: 

Zure bisitaren aurretik

  • Aurreikusitako ordua baino gutxienez 15 minutu lehenago iristea gomendatzen dizugu.
  • Sarrerek eskubidea ematen dute Punta Begoña Galerietara zehazten den egunean eta orduan sartzeko. Behin txartelak erosita, ezin izango da aldatu bisitaren eguna edo ordua.
  • Prezioaren murrizketaz baliatu bazara, gogoratu gure kontrol-langileek dagokion dokumentazioa eskatu ahal dizutela.
  • Ibilbidea obretan eta aire zabalean dagoen espazio batetik igarotzen da; horregatik, beharrezkoa da oinetako eta arropa egokiak jantzita etortzea (saihestu takoiak, txankletak, arropa zabala...), bisita-eremua eta eguraldia aurreikusita. Zure bisita udan bada, ura ekartzea gomendatzen dizugu.
  • Segurtasun-arrazoiak direla eta, ezin da sartu bisita-guneetan behar bezala ibiltzea eragozten duen bolumen handiko objekturik.
  • Gogoratu informazio praktikoaren atala irakurtzea monumentuaren irisgarritasun-maila ezagutzeko.

Punta Begoña Galerien segurtasun-arauak

Betebeharrak:

  • Segurtasun-arau hauek irakurtzea.
  • Adierazitako segurtasun-arauak edo prebentzio-neurriak betetzea. Edozein zalantza kontsultatu ahal eta behar duzu.
  • Bisitan portaera egokia eta formala izatea.
  • Obrara modu ordenatuan eta lasaian sartzea. Bai sarrera bai irteera batera egingo dira, eta taldeko inor ezin izango da aldendu.
  • Bisitari guztiak behartuta egongo dira emango zaizkien babes-ekipamenduak (segurtasun-kaskoa...) erabiltzera. Segurtasun-kaskoa nahitaezkoa da esparru osoan.
  • Esparruan dauden seinaleak errespetatzea.
  • Pasabideetarako egokitutako bideak, eskailerak eta arrapalak erabiltzea.
  • Une oro jarraitzea gure gida-taldearen jarraibideei.

 

Debekuak:

  • Bisitariak ez dira bakarrik ibiliko obran; beti egongo da obra-taldearen arduradun bat bisita gidatzeko.
  • Erabat debekatuta dago taldetik aldentzea edo adostutako bisitaz bestelako ibilbide bat egitea.
  • Guztiz debekatuta dago obrara sartzea aurrez ezarritakoa ez den beste edozein atetatik, interferentziak saihesteko langileekiko, makineriarekiko eta obrako ibilgailuekiko.
  • Debekatuta dago ibilbidean sartzen ez diren eremuetara sartzea, bisitaren arduradunak obrara sartu aurretik adieraziko duen moduan.
  • Bisitariek ez dute inola ere baimenik izango bertan dauden makinak eta/edo tresnak erabiltzeko edo manipulatzeko.
  • Ezin izango da sartu ez alkoholdun edaririk, ez janaririk, ez bisita behar bezala egitea eragozten duen objekturik.
  • Ezin izango da monumentura maskotarik sartu, itsu-txakurrak izan ezik.
  • Bisitan ezin da erre. Ezta sua piztu ere esparru osoan.
  • Aldamio-barrak ez dira inola ere eskalatuko.
  • Debekatuta dago edozein motatako materiala botatzea.
  • Debekatuta dago segurtasun-gailuak erabiltzea.
  • Debekatuta dago babesteko edo seinaleztatzeko edozein elementu kentzea.
  • Galerien edozein elementu kentzea ere debekatuta dago.
  • Azkenik, galeriak osatzen dituzten horma eta elementuetako edozeinetan debekatuta dago pinturak, markak edo idatziak egitea. Ondarea kaltetzea delitua da.

 

Eskerrik asko eta gozatu bisita. 

Galerías Punta Begoña

Paseo de Ereaga pasealekua, s/n

48992 Getxo, Bizkaia

info@puntabegonagetxo.eus

  • Bisita
  • Informazio praktikoa
  • Bizitarientzako aholkuak era arauak
  • Txartelak
  • Lege-oharra
  • Pribatutasun-politika
  • Segurtasun-arauak
  • Erosteko baldintzak
  • Cookien erabilera

© Punta Begoña Galeriak

Desarrollado por Webspecialista